XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zertarako elkartzen gara?

Pertsonok elkarri laguntzeko elkartzen gara.

Elkartuz lan eginez, behar duguna errazago lortzen dugu.

Umeek ikasi egin behar dute.

Hori lortzeko ikastetxeak daude.

Ikastetxea pertsona askok osatutako taldea da (ikasleak, irakasleak, atezainak, sukaldariak, eta abar).

Bakoitzak bere zeregina du.

Ikastetxeak ondo funtziona dezan araudi bat behar da eta hau denok bete.

Ikastetxeko zuzendaria da araudia bete eragin eta era guztietako zereginak koordinatzen arduratuko dena.

Elkarte-mota asko dago: auzo-elkarteak, kirol-elkarteak, kultur elkarteak, naturaren babeserako elkarteak, alderdi politikoak, eta abar.

Baina elkarte guztiek dute denei dagokien zerbait: taldekide guztiek dute interes bera, denek dute araudi bera, zeregin desberdinak izan arren, eta pertsona bat edo gehiago daude hau zuzentzeko edo koordinatzeko.

Ikur hauek elkarteak adierazten dituzte.

Zeintzuk ote dira? Zein da bakoitzaren helburua?

Taldeka, elkarte bat asmatu behar duzue.

Bere helburua bilatu behar duzue, araudia egin eta zereginak banatu.

Azkenik, elkarte horren ikurra marraztuko duzue.

Hona hemen adibide bat:

Txotxongilo-taldea

Txotxongiloak gustatzen bazaizkizu, zatoz gure taldera!

Saio dotoreak egingo ditugu.

Antolatzeko, ondoko araudi hau bete beharko dugu:

- Guztion gustuko historia aukeratu.

- Taldeko bakoitzari pertsonaje baten papera eman.

- Taldekoen artean zuzendaria aukeratu; bera izango da bete behar diren zeregin guztiak eta antzezlana koordinatuko dituena.

- Batzuek txotxongiloak egingo dituzte, baina guztiok lagunduko diegu horretan.

- Beste batzuek, guztion artean diseinatutako antzezlekua eratuko dute.

- Saio bakoitzeko narratzaile bat egongo da eta, antzezlana aldatzen denean, paperak ere aldatu egingo ditugu.

- Azkenik, antzerkiaren eguna!

Saioraren egunean, gure lagun guztiei deituko diegu.

Guztion artean errazago egingo dugu.